|
| Gizartea |
|

Batasuna lortu arteko
elkar maitasuna,
hau da, Fokolareen espiritualtasunaren bihotza,
gizartea eraldatzeko
“batasunaren paradigma” eta “kode”
bezala azaldu da,
ekonomiaren eta lanaren munduan
politika, justizia, osasuna, kultura,
komunikabide eta artearen munduan
elkartasunaren eta senidetasunaren
dimentsioa barneratuz.
Hau da senidetasunaren eta solidaritatearen globalizaziorako
gaur egun hain premiazkoa sumatzen dugun ekarpena.
Gizartearen eremu ezberdinak berritzeko haziak
Gizon-emakume guztientzat Jesusek duen batasunezko proiektua, bere testamentua, “guztiak bat izan daitezela”, egia bihurtzen laguntzeko, 50.eko hamarkadaz geroztik “Gizateria Berria” mugimendua eratzen da, gizarte-eremurako Fokolareen adierazpena bihurtuz. Bere kideak gizarte eta lanbide maila desberdinetakoak dira.
Betebehar honetan Fokolareen mugimenduaren beste adarrak ere konprometitzen dira: Familia Berriak, Mundu Batu baten aldeko Gazteak, Batasunaren aldeko Neska-mutilak, Fokolareei atxikita dauden institutu desberdinetako fraide eta lekaimeak.
Inguruneko zelulak. Mugimenduko pertsona edo talde bakoitzaren lana gizartea suspertzera bideratuta dago bere eremu guztietan. Horregatik, haiek, batasunaren ideala bizitzen duten bi edo hiru lagun dauden edozein lekutan, elkar maitasunean oinarrituta diharduten inguruneko zelulak sortzen dituzte. Pertsonen eta taldeko egoera hobetzekotan sortzen diren arazoei aurre egiten diete. Senidetasunerako eremuak zabaltzen dituzte, zeinetan kultura berri bat, “ematearen kultura”, “edukitzearenaren” kontrakoa, loratzen den, haustura, zatiketa eta gatazkak gaindituz batasunerantz elkarrekin joateko.
Obra eta gizarte ekintzak eta nazioarteko solidaritatea. Gori-gori dauden munduko lekuetan obra eta gizarte ekintzak eta nazioarteko solidaritatea ugaltzen dira: Ipar-Irlandan, Jugoslavia zenekoan, erdiguneko Afrikan eta Libanon, Brasilgo “faveletan” eta Filipinetako auzo marjinaletan. Ekintza hauek, gizarte-laguntza pasibo guztia gaindituz, elkarrekikotasuna sortarazten dute, bai pertsonak, bai elkarteak, gizarte eta espiritualtasun mailan eman ditzaketen ekarpenei duten balioa guztia emanez.
Gobernuz kanpoko erakundeak. Gizarte-konpromiso honen garapenak bi GKE sortarazi zituen:
“New Humanity” Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Ekonomi eta Gizarte Kontseiluaren (ECOSOC) kontsulta orokorrerako estatusarekin. Egoitza Erroman du, Grattaferratta-n, eta ordezkariak New York eta Genevan.
“Mundu Batua ekintza ” (AMU)
Herrixkak (Herri txikiak)- Bost kontinenteetan, elkar maitasunaren lege ebanjelikoak eraberriturako hirien bozetoa diren herri txiki batzuk sortu dira.
Konpromiso sozialaren sorrerako etapa batzuk
1944- Eraberritze sozialeko proiektua. Bonbardaketa garaian, babesleku antiaereoan, Chiara eta bere lagunek ebanjelioa irekitzean oharkabean Jesusen testamentuaren orria aurkitu zuten, “Denak bat izan daitezela”, eta gizarte eta kultur mailan eragin handia izango zuen zerbait unibertsala sortuko zela bihozkada izan zuten, munduaren mugaldetaraino iritsiko zena. Eta han bertan, Trenton, hasi ziren auzo pobreenetara justizia sozial pixka bat eramaten. Eta beraien asmoa hiriko arazo sozialak konpontzea zen, eta hori 40. hamarkadan, bigarren mundu-gerraren garaian, bonbardaketak hildakoak, zaurituak, hondamendiak eta pobrezia sortarazten zituztenean.
Bizi-zirkuitua: eman-jaso-eman- Dirua eta premia biziko gaiak ematearekin batera, langabetuentzat lanpostuak eta etxegabeentzat teilapeak aurkitzen saiatzen ziren, sortzen ari zen elkartean askatasun osoz ondasunen banatze prozesuari hasiera emanez. Horrela hasten da “eman-jaso-eman” bizi-zirkuitua: zenbat eta janari, arropa, botika…gehiago eman, orduan eta gehiago jasotzen dute, ebanjelioko “eman eta neurri bete-betean emango zaizue ” hitzak egiazkoak direla egiaztatuz. Benetan ebanjelioa bizitzen bada iraultzarik handiena egiten dela sinesten dute.
1948- Igino Giordani-rekin topaketa. 1948ko irailean, Montecitorion, Chiara Lubich Igino Giordani-rekin elkartu zen lehenengoz. Familiako aita, diputatua, idazle eta kazetaria zen eta gaur egun beatifikazio prozesuan dagoen Giordani-k ireki zituen izugarrizko ahalmen sozialeko ateak. Berak zioen Mugimenduak oso ondo adierazten zuela pertsonak egiten duen bilaketa espiritualaren eta pertsona guztiekin batera gizartea eraldatzeko irrikaren arteko lotura zatiezina.
1956- Hungariako gertaera tragikoek eta herriaren askatasunaren idealaren errepresio odoltsuak Europa osoa astindu zuten. Chiara Lubich Jainkoa berriro gizartera itzultzearen premiaz konturatu zen gizakiek Jainkoagan askatasuna eta senidetasuna aurki ditzaten.
“Ciudad Nueva” aldizkaritik dei larria egin zuen: “Jesusen benetako jarraitzaileak behar dira eta ez komentuetan bakarrik, baita munduan ere. Gogotik jarraituko dioten jarraitzaileak. Maitasuna librea denez, boluntarioz osaturiko armada bat, gizarte berri bat eraikiko duena… eta izen bakar bat, Jainkoa, aitortuko duen armada ”. Erantzuna berehala heldu zen: “boluntarioak ” sortu ziren. Boluntarioak kategoria eta lanbide guztietako gizon eta emakumeak dira eta Gizateria Berria Mugimenduko animatzaile nagusienak. |
| |
|