Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Gazteek
"Betidanik izan dut gazteengan konfidantza:
Etorkizuna dira!
Ideal handientzako eginak diraz eta erradikaltasunez
jarraitzen badakite.
Eta benetan erakarri egiten ditu bizi egiten den eta
agindutakoa betetzen duen
ebanjelioa aurkitzeak.
Liluratu egiten ditu mundu batuaren idealak.
Beraiek dira, gazteak, neska-mutilak eta umeak,
adin berekoei ideal hau transmititzen dietenak".

Chiara Lubich

Gazteek xede handiak hartzen dituzte helburu, Senidetasun Unibertsala bizitzea, adibidez. Bere bizitzako testigantzarekin eta gazteen mintzaira bereziarekin (musika, espresio artistiko eta kulturalak, kirola eta solidaritatezko era askotako ekimenen bidez) bere adin berekoei transmititzen die batasunaren ideala tokian tokiko mailan edo munduko manifestazio handietan. Horretarako komunikabide guztiez baliatzen dira: telebista-transmisioak, satelitez sareratzeko konexioak, internet… Eta solidaritate eta bake aldeko hainbat ekintza txiki gauzatzen dituzte estatu mailan eta nazioarteko mailan ere.

Neska-mutilak10-17 urte bitartekoak - Urrezko Araua betetzeko konpromisoa hartzen dute: “Egin iezaiezu bestei haiek zuri egitea nahiko zenukeena”. Eta hori batasuna eraikitzeko zenbait “bidexka” korrituz. Hauen artean:

. gure herrialdeko gizartea inbaditzen duen  kontsumismoaren aurka, eta hautabide bezala, “emateko kultura” (bai gauzak emanez bai bere burua emanaz) proposatzen dute.
. kirola ez da sasoi onean egoteko bakarrik, beste neska-mutilekin hartu-eman berriak sortzeko bidea ere bada.
. “hiria margotzen dugu” esloganaren bidez gure hirietako behartsuenen alde mota guztietako ekintzak egiten dituzte eta…. bere gogo eta kreatibitatearen fruitu bezala, beste ekimen asko, horien bidez beraiek mundu batuaren protagonista bihurtzen direlarik.

  Umeak - 4-9 urte bitartekoak- ebanjelioko maitasun mezua ulertu
eta bizitzen dute  “maitasun artearen dadoa” joko originalaz baliatuz. Dado honen aldeak alderdi ezberdinak erakusten dute: denak maite, maitatzen lehenengoa izan, besteagan Jesus maite, bat egin, elkar maitatu, etsaia maite. Naturaltasunez eta apaltasunez bere bizitzeko era transmititzen die bere lagunei eta kideei, eta askotan ebanjelio pentsamolde honek helduen bihotzak ukitzen ditu. Behartsuenaganako maitasun berezia dute eta eskuzabalez partekatzen dute bere gauzak eta ekimen asko asmatzen dituzte beraien alde.


 
 
 
powered by iwith.org