Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Sorrera
Sorrera
Chiara Lubich-ek kontatua


Lantresna Artistaren eskuetan
Lehenengo intuizioa
Jainkoa Maitasuna da! Bizitza aldatu egiten da
Nola erantzun Maitasunari? Bere nahia egin
Ebanjelioa: Promesa guztiak egiaztatu egiten dira
Ebanjelioaren bihotzean: “Maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala”
Argia, poza, maitasuna,… dakartzan Presentzia
“Denak bat izan daitezen”: Hitz horietarako jaio ginen
“Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit”
Probak eta fruituak
Maitasunaren gailurra, batasunaren giltza
Beste Maria txiki batzuk munduari Maitasuna emateko

Lantresna Artistaren eskuetan

Nire bizitzaren
eta sinismenaren testigantza Fokolareen Mugimenduaren fundazio eta garapenarekin lotuta dago. Beharbada esperientzia berezia izango da, baina Jainkoak izaki bat eskuetan hartzen duenean Bere Obra bat Elizan sortarazteko, pertsona horrek ez daki zer egin behar duen. Lantresna bat da. Hori izan daiteke ere, nire ustez, nire kasua.

Jaiotako Mugimenduak Jainkoaren Obra baten berezitasunak ditu: baldintzarik gabeko batasuna Elizaren hierarkiarekin, neurrigabeko emankortasun eta zabalkundea pertsonen ahalmen eta indarren aldean, gurutzeak, gurutzeak, gurutzeak, baina baita fruituak, fruituak, oso fruitu ugariak ere.

Jainkoaren lantresnek, jeneralki, ezaugarri bat izaten dute: txikitasuna, ahultasuna. Honela dio Pablok: “munduak zorotzat duena aukeratu du Jainkoak.... munduaren begitan ezerez dena, aukeratu du Jainkoak... horrela, ez du inork Jainkoaren aurrean harrotzerik” (1 Kor 1, 27-29). Eta lantresna Jainkoaren eskuetan dabilen bitartean, Berak milaka eta milaka adierazpen mingarri eta pozgarriekin eraldatu egiten du. Horrela, pixkana-pixkana, egin behar duen lana egiteko egokiagoa bihurtzen du, bere buruaren kontzientzi sakon bat eta Jainkoaren halako intuizio bat izan arte; orduan gaitasunez esan dezake: ni ez naiz ezer, Jainkoa da dena.

Trenton guztia hasi zenean nik ez nuen programarik, ez nekien ezer. Obraren ideia Jainkoagan zegoen, proiektua zeruan. Horrela izan da 60 urte baino gehiagotan Fokolareen Mugimenduaren garapena.

itzuli...

Lehenengo intuizioa

Premisa bat.
1939an ikasle katolikoen kongresu batera gonbidatu ninduten, Loreto-ra. Loreto izango zen nire esperientzi espiritualaren hasiera. Besteekin batera jarraitzen nuen ikastaroa. Baina ahal nuen bakoitzean, atsedenaldietan, Santutegian babestua dagoen Etxetxora joaten nintzen korrika. Ez nuen denborarik izan, tradizioak dioen bezala, historikoki Nazareteko Familia Sakratua han bizi izan zen edo ez jabetzeko. Kandelak ilundutako pareta baten ondoan belaunikatzen nintzen. Ezin nuen hitzik esan, berria eta zerutiarra zen zerbaitek biltzen ninduen, ia zanpatu arte.

Pentsamenduan hiruen bizitza birjinala kontenplatzen nuen. Maria hemen bizi izango zen, Jose hemendik hara ibiliko zen, eta, beraien artean, Jesus haurrak urte askotan ezagutuko zuen leku hau. Pareta hauek bere haur ahotsaren oihartzuna transmitituko zuten… Eta malkoak etengabe zerizkidan. Horrela gertatu zitzaidan lehenengoan. Baina gero, ikastaroaren atsedenaldi bakoitzean, hara joaten nintzen korrika. Jesusekin batera birjinen arteko elkarbizitza hori oso xarmangarria egiten zitzaidan.

Azken eguna zen. Eliza gaztez beteta zegoen. Inoiz ezabatuko ez zaidan ideia garbia bururatu zitzaidan: “Birjinek osaturiko eskuadroi batek jarraituko dizu”.

Trento aldera itzuli nintzenean nire lagunak topatu nituen, baita erretorea ere. Berak zoriontsu ikusi ninduen eta galdetu zidan: “Zure bidea aurkitu duzu?” “Bai”, nik erantzun. “Ezkontza?” “Ez”. “Komentua?” “Ez”. “Munduan birjina izaten geratuko zara?” “Ez. Laugarren bide bat da” esanez amaitu nuen. Baina ez nekien gehiagorik.

Lau urte pasa ziren.

Karitatezko ekintza bat egiten ari nintzela, Jainkoak betirako deitzen zidala ohartu nintzen. Baimena eskatu nion apaiz bati eta eman zidan. 1943ko abenduaren 7a izan zen. Barruko poztasuna adieraztezina zen, isilekoa, baina itsaskorra. Arrazoi ezberdinak zirela eta nire adineko gazteak inguratzen joan zitzaizkidan. Nire bidea jarraitu nahi zuten.

itzuli...

Jainkoa Maitasuna da! Bizitza aldatu egiten da

1944. Trenton ere guda gogortu egin zen. Hondamendia, suntsiketa, heriotza
. Bonbardaketak jarraitu egiten zuten eta beraiekin gure bihotz gazteak osatzen zituzten idealak, pertsonak edo gauzak, desagertu egin ziren. Batek etxea maite zuen: suntsitu egin zen. Beste batek ezkondu nahi zuen: senargaia ez zen inoiz gudatik itzuli. Nire ideala ikastea zen: gerra zela eta ez nuen unibertsitatera joateko aukerarik izan.

Gertaera bakoitzak sakonki hunkitzen gintuen. Egoeren bitartez Jainkoak eskaintzen zigun aukera argia zen: Dena harrokeri hutsa da, dena pasa egiten da. Galdera bat sortu zitzaigun: “Izango al da hiltzen ez den eta bonbek suntsitzen ez duten idealik?”

Bai, Jaungoikoa. Gorrotoak sortzen duen gerraren hondamendiaren erdian karismaren argiak ulertzeko ahalmen berri-berria eman zigun. Liluratuta bezala geratu ginen Jainkoari buruzko egia ezagutzean: “Jainkoa Maitasuna da” (1 Jn 4, 8); egoera bakoitza, alaia, tristea edo axolagabea izan, Bere Maitasunaren adierazpena iruditzen zitzaigun. Eta poza eta ustekabea hain handiak izan ziren, ez genuela istant bat ere galdu Bera, Jainko Maitasuna, gure bizitzen Ideal bezala aukeratzeko. Berehala inguruan genituen guztiei -lagunei, senitartekoei- komunikatu genien gure aurkikuntza: “Jainkoa Maitasuna da, Jainkoak maite gaitu, Jainkoak maite zaitu!”

itzuli...

Nola erantzun Maitasunari? Bere nahia egin

Gure gurasoak bailaratan babestu ziren
.
Gu Trenton geratu ginen. Batzuk ikasketa edo lanagatik. Ni jaiotzen ari zen Mugimenduagatik. Gela gutxiko etxebizitza batean bizi izan ginen: “etxetxoa” deitzen genion.

Egunez eta gauez joan behar izaten genuen babeslekura. Ebanjelioa bakarrik eramaten genuen gurekin. Aurkitu genuen bizitzeko Ideala: Jaungoikoa. Nola erantzun Bere maitasunari?

Ebanjelioak erantzuna eman zigun: “Ez da aski niri “Jauna, Jauna! esatea, Jainkoaren erreinuan sartzeko; zeruko nire Aitaren nahia behar da egin” (Mt 7, 21). Beraz, ez jokabide urrikalkorrak, ezta sentimentalismorik ere. Jainkoaren nahia egitea: hori da garrantzizkoa. Denok bizi dezakegu: horra hor jende guztiak dugun santutasunean sartzeko txartela!


itzuli...

Ebanjelioa:  Promesa guztiak egiaztatu egiten dira

Aspalditik liburuak ganbaran utziak nituen
. 18 urte nituenean gauza bat bakarrik nahi nuen: Jaungoikoa ondo ezagutu. Hainbeste maite izan nuen Filosofiak ez zuen nire egarri hori ase. Eta unibertsitatean hasi behar nuenez, pentsatu nuen agian ateneo katoliko batean Jainkoaz hitz egingo zidan eta Bera nor den azalduko zidan norbait izango zela. Egoera ezberdinengatik ez nintzen joan. Negar egin nuen, baina momentu horretantxe ariman honako hitz hauek sentitu nituen: “Ni izango naiz zure Maisua”.

Orain, hainbeste urteren ondoren, ziurtatu dezaket hitz egin zidan Hura leial izan dela emandako hitzari. Eta hori egin zuen argiaren dohaina bidaliz, hau da, Ebanjelio guztia argitu digun Espiritu Santuaren karisma bidaliz. Bere hitzak liluragarriak iruditu zitzaizkigun, oroitarriak, bizi bihur baitaitezke, eta mundu honetara etortzen den guztiarentzat argia dira eta, beraz, unibertsalak. Bizi eginez gero, dena aldatzen da: Jainkoaganako harremana, lagun hurkoaganakoa, etsaienganakoa. Hitz horiek gauza bakoitza bere tokian jartzen dute, baita aita, ama, senideak, lana bera… Jaungoikoa gizakiaren bihotzean lehenengo tokian jartzeko.

Apartekoak dira Ebanjelioko promesak: mundu honetan, ehun halako eta betiko bizia. Non geratzen dira lepo okerreko jarrera, otoitz leloa, ohiturazko sinesmena eta Jainko hurbilgaitza? Ez, ez, hori ez da Jesusen erlijioa. Berak Jainkotzat jarduten du. Gutxi emanda ere dohainez betetzen zaitu. Bakarrik zaude eta zure inguruan milaka ama, aita, senide, aurkitzen dituzu eta era guztietako ondasunak ez duenari banatzeko. Gizon-emakumeen egoera guztiek dute bere erantzuna Jaungoikoaren hitzaren liburutxo horretan.

Ebanjelioko hitzak, banan-banan, bizitzen ditugu bere esanahi osoan.
Behin irakurri genuen: “Maita ezazu lagun hurkoa zeure burua bezala” (Mt 19, 19). Lagun hurkoa. Non zegoen lagun hurkoa? Gure ondoan aurkitu genuen, gerraren ondorioz zauriturik, jantzirik gabe, etxerik gabe, goseturik eta egarriturik zeuden guztiengan.

“Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten”. Eltzekada zopak prestatzen genituen pobreei emateko. Batzutan beraiek gure atean jotzen zuten eta gurekin esertzera gonbidatzen genituen: behartsu bat eta gutako bat, behartsu bat eta gutako bat.

Ebanjelioak dio: “Eskatu, eta emango dizue Jainkoak”. Eta guk denetatik eskatzen genion hainbeste behar zuen jendeari laguntzeko. Eta gerra-erdian irin zakuak, esnea, sagarrak, egurra, jantziak… hiriko behartsuentzat iristen zitzaizkigun.

Behin behartsu bat aurkitu nuen: “Zapata parea behar dut, 42 zenbakikoa”. Santa Klara Elizaren aurretik pasa nintzen. Hutsik zegoen elizatxoan sartu nintzen. Jesus han zegoela adierazten zuen argitxoa piztuta zegoen. Honela esan nion: “Jesus emadazu behartsu horrentzako 42 zenbakiko zapata parea”. Elizatik atera eta andre bat topatu nuen eskuan pakete bat zuela. “Chiara, zure behartsuentzat”. 42 zenbakiko zapata parea zen!

Ebanjelioa benetakoa da! Egiaztapen horrek hasitako bidean ziztu bizian eraman gintuen. Guk nahi genuen Ebanjelioa izatea jaiotzen ari zen Mugimenduaren arau bakarra. Espirituaren ondorengo bultzada baten ondorioz, egindako esperientziak gure artean komunikatzen hasi ginen. Handia zen gure poza. Atentzioa ematen zuen halako garai tristetan. Bozkariozko esperientzi haiek ahoz aho pasatzen ziren, “Kristo piztu da” apostoluen hitzen oihartzun txiki bat ziren:
Gure artean, berriz: Kristo bizi da!”

Hitz guztien artean hilero bat bizi dugu. Karismak, bereziki, lagun hurkoa maitatzeko agintzen duten ebanjelioko hitzak azpimarratzen ditu. Beti berria den maitasuna: guztiei zuzentzen zaigu, lehenengoa izatea eskatzen du, zehatza da, lagun hurkoan Jesus ezagutu eta maitatzen du.

itzuli...

Ebanjelioaren bihotzean: “Maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala”

Erabiltzen genuen babeslekua ez zen toki segurua
. Heriotza beti aurrean genuen. Eta orduan galdera hau sortu zitzaigun: Izango al da gustuko duen Nahi berezirik? Orain hil behar bagenu, gutxienez azken momentuetan bizi nahiko genuke Nahi hori.

Ebanjelioak Jesusek Berea den agindu berri batez hitz egiten du: “Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino” (Jn 15, 12-13). Elkarri begiratu genion –sei edo zazpi neska ginen- eta honela esan genion elkarri: “Ni zuregatik hiltzeko prest nago”. “Ni zuregatik hiltzeko prest nago”. Bizitza fisikoa eskatzen ez bazitzaigun ere, nolabait, beti hiltzeko prest egon behar genuen, senideen aurrean geure burua espiritualki ezereztuz, senideak ulertu, maitatu eta genituen ondasun urriak, material eta baita espiritualak ere, batera jartzeko. Itun serioa hau Mugimenduaren oinarri bihurtu zen.

itzuli...

Argia, poza, maitasuna,… dakartzan Presentzia

Eta hona hemen, nola elkar maitasuna biziz gero, gure barne-bizitzak aurrera egin zuen
: ziurtasun berri bat, borondatea ausartagoa, lehen inoiz nabaritutako poza eta bakea, bizitza zoriontsua, argi ugaritasuna... nabaritu genuen. Nola zitekeen hori? Ebanjelioak erantzun zigun: “Izan ere, nire izenean bizpahiru lagun nonbait biltzen badira - hau da, Bere  maitasunean, Elizako gurasoek dioten bezala - han nago ni beraien artean” (Mt 18, 20). Jesus, isil-isilik, anaia ikusezina bezala, gure taldean sartu zen! Ez genuen inoiz gehiago galdu nahi.

Beranduago, askoz beranduago, ulertu genuen: Nazareteko etxetxoaren sui generis kopia bat zen: birjinen eta ezkonduen bizikidetasun orijinala, Jesus beraien artean dutelarik: fokolarea. Baina, Bera gure artean izateko, beti maitatzeko prest egon behar genuen, bata bestearengatik hiltzeko prest. Horrela baturik geundenean, Jesus gure artean zegoen bete-betean espiritualki. Orduz geroztik beti elkar maitasunaren ituna berritzeko konpromisoa hartzen dugu, -Paulo VIak zioen bezala- gure artean Jesus “sortarazteko”. Hori da Mugimendua osatzen duten guztien etengabeko ahalegina.

itzuli...

“Denak bat izan daitezen”: Hitz horietarako jaio ginen

Egun batean nire lagun berriekin soto ilun batean elkartu ginen
,
kandela batekin eta Ebanjelioa eskuetan genuela. Ireki eta Jesusen hil aurreko otoitza aurkitu nuen: “Aita bat izan daitezen gu geu bat garen bezala” (Jn 17, 11). Gu bezalako neskentzat ez zen erraza testu hori, baina hitz bakoitza banan-banan argitzen zitzaizkigula eta Ebanjelioko hitz horietarako jaio ginela iruditu zitzaigun, hau da, gizadia eta Jainkoaren arteko batasuna eta gizon-emakumeen arteko batasuna lortzen laguntzeko eta, horrela, Jainkoak gizadiarekiko duen helburua betetzeko.

Aldare baten inguruan bildu ginen Kristo Errege egunean. Honela esan genion Jesusi: “Zuk dakizu batasuna nola egin daiteken. Hemen gaude, nahi baduzu erabil gaitzazu”. Egun horretako liturgiak txunditurik utzi gintuen: “Eskatu niri,–dio- eta nazioak emango dizkizut ondare, lur osoaren jabe egingo zaitut…
(Sal. 2, 8). Fedez eskatu genuen: Jainkoa ahalguztiduna da.

Jesusek esan zuen: “Hauek ere bat izan daitezela gurekin. Horrela, munduak sinetsiko du...” (Jn 17, 21). Kristo senideen arteko batasunean aurkitzen bada, munduak sinetsiko du. Horrela gertatu zen gure artean ere. Hilabete gutxi batzuk beranduago, adin eta maila guztietako 500 bat gizon eta emakumeek gure ideala bizi nahi zuten. Gure artean guztia batera jartzen genuen lehenengo kristau elkarteetan bezala.

itzuli...

“Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit”

Ebanjelioko hitz batek bereziki hunkitu gintuen
: “Zuei entzuten dizuenak niri entzuten dit” (Lk 10, 16). Eta hitz hori betetzeko, Carlo De Ferrari, Trentoko gure Gotzainarengana joan ginen. Gertatzen ari zena azaldu genion. Berak eskatu izan baligu, dena bertan bera uzteko prest geunden.

Berak entzun, irribarre egin eta esan zuen: “Hemen Jainkoaren eskua dago”. Bere onarpena eta bedeinkapena hil zen arte lagun izan genituen. Jarraitzen genuen argia bene-benetan kristaua zela ziurtatu zigun. Beranduago, Aita Sainduen bitartez, Eliza Katolikoaren onarpena izan genuen.

Amaitu zen gerra. Mugimenduko kideek alde batetik bestera joan ziren ikasketa, lana edo testigantzagatik; izan ere, herri eta hiri askotatik deitzen ziguten ikusi eta bizi genuena kontatzeko.

Bitartean, ugaldutako emakumezkoen fokolareen inguruan gizonezkoenak sortu ziren. Eta –berri handia- fokolareetan, ahal zuten neurrian, bere buruaren dohaintza osoa egiteko irrikatzen zeuden pertsona ezkonduak ere onartuak izan ziren.

Italiako iparraldetik hegoalderaino, isilean, Trenton sortu zenaren antzeko kristau elkarteak jaio ziren. Erromako Elizak, bere esperientzia eta jakinduriarekin, Mugimendu berria aztertzen hasi zen maitekiro.

itzuli...

Probak eta fruituak

Zoriontasuna, aurkikundeak, dohainak, lorpenak
.
Halaxe da Ebanjelioa. Baina hasieratik ulertu genuen gauza guztiek beste alderdia zutela, zuhaitzak sustraiak dituen bezala.

Ebanjelioak maitasunez betetzen zaitu, baina guztia eskatzen dizu.

“Nire ondoren etorri nahi duenak -dio Jesusek- uko egin biezaio bere buruari, har beza bere eguneroko gurutzea eta jarrai biezat” (Lk 9, 23). Nahigabea, beraz.

“Gari-alea, lurrean sartu eta hiltzen ez bada, -jarraitzen du Jesusek- bera bakarrik gelditzen da; hiltzen bada, ordea, fruitu asko ematen du” (Jn 12, 24). Heriotza, hortaz.

“Fruiturik ematen ez duen aihena ebaki egiten du Aitak, –segitzen du- eta fruitua ematen duena garbitu eta kimatu, fruitu gehiago eman dezan” (Jn 15, 2). Nahigabe gehiago.

Eta Obra honek era askotako nahigabea probatu du Ebanjelioa bizitzearen ondorio bezala eta bere kideen zorioneko garbikuntza-premiagatik. Baina Jainkoaren graziaz, bakoitzak jakin izan du nahigabe hori maitatzen Pauloren hitzak bereak eginez: “Ez nuen ezer jakin nahi izan, Jesu Kristo, eta berau gurutziltzatua, izan ezik” (1 Kor 2, 2).

itzuli...

Maitasunaren gailurra, batasunaren giltza

Jesus gurutziltzatua!
Behin batean jakin genuen Jesusek gehien sufritu zuen unea, bere maitasunaren gailurra izan zena, gurutzean Aitak utzi egin zuela probatu zuenean izan zela: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?” (Mt 27, 46). Jesusek beregan probatu zuen gizakiaren eta Jainkoaren arteko banaketa eta gizon-emakumeen artekoa. Aita beragandik urruti nabaritu zuen. Eskuzabaltasunaz, eta segur aski Goitik zetorkigun laguntza bereziari esker ere bai, Jesus horrela, abandonaturik, jarraitzea, maitatzea erabaki genuen.

Harrezkero bere aurpegia nonahi ikusten nuela iruditzen zitzaidan. Ikusten genuen bai gure nahigabe pertsonaletan, eta baita besteen nahigabeetan ere, askotan bakarrik, abandonaturik eta ahazturik egoten zirenetan. Ikusten genuen ere mota guztietako zatiketetan, traumetan, hausketatan eta elkarrenganako axolagabetasun txiki edo handietan: familien artean, belaunaldien artean, aberats eta behartsuen artean edota Elizan bertan ere, batzuetan. Eta Elizen artean eta erlijioen artean, eta baita sinestunen artean eta beste uste sendoak zituztenen artean ere.

Baina urradura guzti horiek ez gintuzten ikaratu: alderantziz, Bera abandonatua maitatzeagatik, erakargarriak egin zitzaizkigun. Gurutze horretan, abandonatuta sentitzeagatik garrasi gogor hura egin ondoren, Aitaren eskuetan jarri zuen berriz ere bere izpiritua. “Aita, zure eskuetan jartzen dut bizia” (Lk 23, 46). Orduan egiaztatu genuen nahigabe bakoitzean maitatzen genuenean, eta, berak egin zuen bezala, Aitaren eskuetan geure burua abandonatzen genuenean maitatzen jarraituz momentu horretako Jainkoaren nahia betez, nahigabe hori, espirituala bazen, desagertu egiten zela, eta fisikoa bazen, zama arinagoa egiten zela. Jaungoikoa era berri batean aurkitu genuen, aurrez aurre eta batasun sakonago batean. Argia eta poza itzultzen ziren, eta beraiekin bakea, Maitasuna den Espirituaren fruitua. Hautsitako batasuna berreraiki egiten zen.

itzuli...

Beste Maria txiki batzuk munduari Maitasuna emateko

Behin, antiaereo babesleku batean
, bonbardaketa gogor batean, lurrean etzanik, hauts lodi batek estaltzen ninduela, ozta-ozta zutitu nintzen lasai eta bakez beterik bertako guztien garrasien artean, eta nire bizitza arriskuan zegoan bitartean, ariman nahigabe sakon bat sentitu nuen: “Agur Maria” esateko inoiz gehiago aukerarik ez izatea. Momentu horretan ez nuen hitz horien zentzua ulertu. Geroago, fokolartarren lehen taldea sortzen ari zenean, eta Obra hau osatzen ari zenean, ulertu nuen atsekabe hura.

Baliteke Jainkoaren egitasmoa izatea garai honetan gorespen-otoitza bere Amari zuzentzea: Agur Maria hori hitz bizidunek, munduari Maitasuna emateko gai diren Maria txikiak bezalako pertsonak, osatu beharko lukete . Naturaz gaindiko senak adierazita, jakina, hona hemen zergatik deitu genion Mugimenduari “Mariaren Obra”.

Mariaren agertze honen ondoren, denbora batez, ez genuen Beraz ezer gehiago jakin. Pentsatu genuen hasierako Elizan egin zuen bezala egin nahi zuela gurekin: bera ezkutatu Jesus agerian jartzeko. Atearekin konparatzen genuen, Kristorengana bideratzen gaituen atea, eta atea –esaten genuen- ez da atea zabaldu eta pasatzen uzten ez badu.

Denborarekin ulertu genuen jaiotzen ari zen Mugimenduari gertatutakoa ezin izango zela bere eraginik gabe, bere presentziarik gabe gertatu, nahiz eta ezkutukoa izan. Izan ere, Espiritu Santua, suzko markez, gure bihotzetan zizelaz lantzen ari zen, gure bizitzeko era berriaren puntu garrantzitsuenak, “batasunaren espiritualtasunarenak”, alegia, gure arima elikatzen zuten Mariaren esnea irudikatu zitzaizkigun; egia horiek, Ebanjelioan aurkitu eta jarraitzen genituenak (Jainko Maitasuna, Jainkoaren nahia, Hitza, lagun hurkoaganako maitasuna, Jesus gurutziltzatua eta abandonatua, batasuna) bata bestearekin elkartuta, elkar maitasunaren bitartez, Jesus gure artean “sortzeko” -Paulo VIak horrela esan zuen- aukera eman ziguten: “Nire izenean –nire maitasunean, argitzen dute Elizako gurasoek- bizpahiru lagun nonbait biltzen badira, han nago ni beraien artean” (Mt 18, 20). Jesus espiritualki gure artean! Mariagandik bizitza fisikoa jaso zuen Jesus ber-bera.

itzuli...

 
 
 
powered by iwith.org