Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Laburki
Ebanjeliotik jaio den herria

Europak bere historiaren urterik ilunenak bizi zituen garaian -1943-, bigarren gerra mundialaren indarkeria eta gorroto giroan, sortu zen Fokolareen Mugimendua Italiako iparraldeko hiri txiki batean, Trenton. Chiara Lubich-ek 20 bat urte zituenean, beste neska batzuekin batera, guztia suntsitzen zuen bonbardapean, aurkitu zituen Ebanjelioan gizon-emakumea bere benetako duintasunean osatu zezakean espirituaren baloreak; gizadia senidetasunean eta batasunean osatzeko gai diren baloreak, alegia. Izpi inspiratzaile horrek sortaraziko zuen Fokolareen Mugimendua.

Maitasun ebanjeliokoa iraultza pertsonala eta kolektiboa bezala ulertu zuten; benetan zatiketa, gatazka eta desberdintasun sozialak osatuko zituen iraultza. Harriturik, lehenengo talde hark Jesusek (“bi pertsona edo gehiago bere izenean bildurik daudenean”, maitasunean, alegia), agindutako presentziak ematen dituen fruituak bizi izan zituen: argia, indarra, kemena, maitasuna…. Eta argi horrek argitu zien Jesusek Aitari egindako azken otoitza: “Guztiak bat izan daitezela”. Jainkoak gizadiari buruz duen asmo hori beraien bizitzako programa bihurtu zen: “Gure arteko batasuna batasunik ez dagoen lekuan hura sortarazteko lorbidea izan dadila”.

Ondorioak: Gero eta gehiago izan ziren batasuna bere bizimodutzat hartu zuten urte eta maila guztietako pertsonak. Horrela gorroto eta ezinikusi guztiak itzali egin ziren. Familia asko berriro konpondu egiten ziren eta bakea aurkitzen zuten”.. Beraien bihotzean ziurtasun bat jabetu zen: Ebanjelioan aurkitzen zela arazo pertsonal eta sozial guztien konponbidea.

Horrela jaio zen espiritu eta gizarte-berriztapenerako den Fokolareen Mugimendua. Berehala Italian zehar  zabaldu zen; gero Europan eta beste kontinenteetan. Hasieratik jendeak “fokolarea” deitzen zion, Chiara eta bere lehenengo lagunen artean zegoen ebanjelio- maitasun “sutsuagatik” (focolare italieraz “sutondoa” da).

Gaur egun Mugimenduak maitasun-zibilizazioa eta mundu batua eraikitzeko konprometituta dagoen herri baten fisionomia hartu du; batasunaren espiritualtasuna, elkartasunezko espiritualtasuna bizi duen herria.

Mota ezberdineko pertsonak osatzen dutelako, Joan Paulo II.ak esan zuen bezala, Mugimenduak herri txiki baten dimentsioa hartu du.

Eliza Katolikoak “Mariaren Obra izenarekin onartu du ofizialki Mugimendua. Eta Izen hori horrela da “bere berezko espiritualtasunak, bere eliza-fisionomiak, bere konposaketaren barietateak, mundu guztian duen zabalkundeak, beste Elizetako eta eliza-elkarteekin dituen lankidetza eta lagun-giro harremanak, beste erlijioetako eta borondate oneko pertsonekin dituen harremanak eta laikoa eta emakumezkoa den bere presidentetzak, Kristoren eta gizon-emakume bakoitzaren ama Maria txit santuarekin duen lotura bereziagatik. (Mugimenduaren Estatutu Orokorretatik hartua).

Mugimenduak, osatzen duten pertsona ezberdinak direla eta –gazteak eta helduak, haurrak eta gaztetxoak, familiak eta apaizak, kongregazio ezberdinetako erlijiosoak eta lekaimeak, eta baita gotzainak ere- errealitate bakar bat izanik ere, 18 adar ditu.

Kultura eremuan diziplina anitzeko zentro bat eratu da: Abba Eskola. Batasunaren karismak argitutako kulturaren lehen arrastoak lantzeko (konprometituta dauden) konpromisoa hartu duen irakasle talde batek osatzen du eskola hori. Ondoren, aditu, profesional, ikasle, e.a. osatutako nazioarteko sare baten bitartez garatu da, gai bakoitza sakondu eta kongresuak, heziketa-ikastaroak, mintegiak eta argitalpenak eratuz.

Kultura hori zabaltzeko sortu dira:

Ciudad Nueva argitaletxea, 31 herrialdetan;

Ciudad Nueva aldizkaria, aburu eta informazio orokorrekoa: 43 edizio beste hainbat herrialdeetan eta 28 hizkuntza ezberdinetan.

Nuova Umanità, kulturako aldizkari bihilabetekaria (italieraz);

Unidad y Carismas eta Gen’s, elizako informazio eta kulturako bihilabetekaria, hizkuntza ezberdinetan, baita gaztelaniaz ere;

S. Chiara eta Charisma Zentroak, ikus-entzunezko produkzio zentroak.


Elizan loratzen ari diren Mugimenduen artean aurkitzen da Fokolareen Mugimendua ere. Aita Santuak fenomeno hori ikustean “milurteko honen bukaerako erronka dramatiko honen aurrean Espiritu Santuak sortarazi duen erantzuna” zela esan zuen.


Trentoko Gotzainak, Carlo De Ferrari jaunak, onartu zuen lehenengoz elizbarruti mailan, 1947an  “Hemen Jaunaren eskua dago” esanez. Gero Aita Santuaren onarpenak jarraitu zioten: lehenengoa 1962an; azkenekoa, ondorengo garapenerako, 1990an.


Sakonago ezagutzeko:

Sorrera
Espiritualtasuna
Non gaude
Konposaketa
 
 
 
powered by iwith.org