Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Konposaketa
Nola dago osatuta

Mugimenduaren bihotzean

Chiara Lubich-ek dioen bezala “fokolarra” da batasunaren lehenengo nukleoa eta honen inguruan zabaldu da Mugimendu “urteetan zehar ezagutzera eman den Jainkoaren asmo berezi baten arabera”.

“Fokolarra” Nazareth-eko familiaren eredura osatutako modu berri bat duen elkarte txiki bat da eta laikoez, birjinez (gizonak eta emakumeak nor bere aldetik) eta, beraien etxeetan bizi arren, bere izaeraren dohaintza Jainkoari egindako ezkonduez, eskondu-egoeraren arabera, osaturik dago. Bere kideen lehenengo eginkizuna elkarrenganako maitasuna erradikaltasunez bizitzea da, horrela Jesusek bere Izenean biltzen direnen artean agindutako presentzia espirituala beti bizirik izateko.

Lehenengo fokolarra Trenton jaio zen Chiara Lubich eta lehenengo bere lagunekin 1944n.

Lehenengo gizonezkoen fokolarra 1948n ireki zen.

Gaur egun 780 fokolar daude 87 estatuetan.

Zuhaitz bakar baten adarrak

Hasieratik gazteek eta familiek, edadetuk eta haurrek, eskulangileek eta profesionalek, politikoek eta gizon-emakume kulturadunek, kongregazio ezberdineko lekaideek eta erlijiosoek, eta azkenaldian gotzainek ere, batasunaren espiritualitatea erradikaltasunez bizitzeko deia sentitu dute.

Urte hauetan Helmen handiko mugimenduak animatzen dituzten adar desberdinak delineatu dira, unitatearen tresna bezala gizartea eta eliza berritzeko eta ekarpen berri bat emateko Jesusen “testamentuari”: “Denak bat izan daitezen”.

Gizateria BerriaGizarteari dagokionez mugimendu osoko adierazpena da. Animatzaile nagusiak hainbat kategoria sozial eta lanbideko laikoak dira. “Boluntarioak” (horrela deitzen dira) gizarteko eremu ezberdinak politika eta ekonomia, artea eta heziketa, zuzenbidea eta komunikazioa, adibidez, eraberritzen konprometiturik daude.

1956an jaio ziren, Hungariako inbasio sobietarraren ondoren. Pio XII. Aita Santuaren hitzak bereak eginez, Chiararen deiadarrari erantzun zioten Boluntarioak. ”Citta Nuova” Mugimenduko aldizkarian dei larria egin zuen “Gogoz jarraituko dioten Jesusen benetako jarraitzaileak behar dira. Maitasuna librea denez, boluntarioz osaturiko armada bat, gizarte berri bat eraikiko duena”.

Familia Berriak – Fokolartar ezkonduak dira animatzaileak. Familiaren krisialdiari erantzuna emateko bide berriak irekitzen ditu eta bera gizarte-egitura batasunean birkonpontzeko gizarteko oinarrizko zelula bihurtzen du.

Maitasuna indarberritzen da. Krisialdian dauden bikoteek elkarrizketa berreraikitzeko adorea aurkitzen dute. Familia gizarteari irekitzen zaio. Heziketan, formakuntzan, soziabilitate eta solidaritatean eraikitako kultura berriztatzailea sustatzen du. Adopzioak eta adingabekoen babesa egiten da, eta munduko hegoaldeko eta Europako ekialdeko herrialdetara laguntza bidaltzen da.

Mundu batuaren aldeko gazteak Gazteei proposatzen die mundu berri bateko protagonistak izateko nazio eta mundu mailan solidaritate eta bake aldeko hainbat ekimenekin.

“Gen 2”, “generazio berria”, Mugimenduko bigarren generazioko gazte konprometituenak animatzen dute. 1967 Chiara hasiera eman zion generazio berrietan sortzen diren aldaketa-eskakizun sakonen erantzuna bezala Ebanjelioaren erradikaltasuna proposatuz.

Batasunaren aldeko neska-mutilak – Bere helburua da senidetasun unibertsala burutzen laguntzea bizi diren hirietatik eta ingurutik hasita, eta ahal duten bide guztiak arakatzen dituzte hesiak eta zatiketa lurrera botatzeko.

“Gen 3”, hirugarren generazioaren laguntzarekin, adoleszenteek nazioarteko manifestaldiak, eta solidaritatezko eta herrien kultura-ondare aberatsa harremanetan jartzeko  mikro-proiektuak sustatzen dituzte.

Horietako asko aurrena “gen 4”  izan dira, 4 eta 8 urte arteko Mugimenduko umeak.

Apaiz-mugimendua -  Vatikanoko II.
Kontzilio izpirituarekin ados eginik, batasunaren espiritualtasunarekin elizako estrukturak ere aldatzen lagundu nahi du. Mugimenduko kide diren apaiz diozesiarrek animatzen dute.

Parrroki-mugimendua - Parrokia  “elkartasunaren etxe eta eskola bihurtu nahi du, bizitasun eta indar ebanjelizatzailea berri bat piztuz. Bere animatzaileak Mugimenduko apaizak, erlijiosoak eta laikoak dira.

Ekintza hori bera burutzen ari da Italiako diozesi batzuen barruan.

Mugimentu osoko gidari bezala

Chiara Lubich, Lehendakaria eta fundatzailea. Bere lanean laguntzen diote lehendakarikide den fokolartar apaiz batek eta Kontzeiluak. Bertan  alderdiak (ekonomikoa, ispirituala, kulturala, etab), eta arlo geografiko eta adar esberdineko ordekariak daude bakoitzeko arduradun emakumezko bat eta gizonezko izanik.

Sede Santuak onartutako Estatutuek baieztatzen duten bezala, etorkisunean ere emakume laiko bat izango da mugimenduko buru, Andre Mariaren profila eta nagusiki laiko-konnotazioa bermatzeko.
 
 
 
powered by iwith.org