Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Espiritualtasuna
Batasunaren espiritualtasuna

Gaur ere, mendeetan zehar gertatu den bezala,
batik bat krisialdietan eta aldaketa historikoetan,
Espiritua, bere karismen dohainekin,
Elizan mugimenduak, elkarteak, familia erlijiosoak
sortarazten dituen korronte espiritual berriak sortzen ari da: nolabait esateko korrente horiek
Jesusek gizon-emakumeei

berriz esan nahi dien hitz baten irudi dira,
garaian garaiko gaitzen botika.


Batasuna, elkartasuna: hirugarren milurtekorako hitzak

Elkartasuna, elkartea, batasuna: Jesusek gaur errepikatzen dituen hitzak dira. Elkartasuneko espiritualtasuna Vatikano II.ean azaldutako eskakizuna da, eta Joan Paulo II.a eta Benedicto XVI.a Aita santuek behin eta berriz aipatzen dutena. Eta batasuna da, hain zuzen ere, Fokolareen espiritualtasunaren ezaugarria.

Mugimenduaren hasieran Ebanjelioa berria bezala aurkituz geroztik sortutako espiritualtasuna. “Denak bat izan daitezen” Jesusen Testamenduan, Chiarak eta bere lehenengo lagunek bere bizitzen zergatia aurkitu zuten. “Orrialde argitsu” bat izan zen bigarren gerra mundialeko historiaren ordu ilun hartan. Nola gauzatu batasuna gorrotoak eta bortxakeriak zauritutako mundu hartan? Eskari, erregu bihurtzen den galdera da. Eta honen erantzuna “beste orrialdeko nahigabe misteriotsuan” aurkitzen da, Aitak utzi duelako gurutzetik oihu egiten duen Jaungoiko batek idatzia, Egilearekin eta gure artean elkartzeko.

Honetan datza maitasunaren gakoa: batasuna sortarazten duen elkar maitasunaren neurrian. Batasun honek Piztutakoa ikusgai egiten du bakoitza bizi garen tokian: familietan, auzoetan, lantegietan, parlamentuetan. Piztutakoa gure artean dagoenean, Berak agindu duen bezala bi edo hiru bere izenean bilduta daudenean, hau da bere maitasunean, nolabait sumatzen da jainkozkoa, bere bakea, bere argia, bere maitasuna eta batasuna!

Chiarak dioen bezala: “Ebanjelio soil-soilik bizitzen ari ginela uste genuenean, Espiritu Santuak su- markez zizelkatu zituen gure bihotzetan 'batasunaren espiritualtasunaren' puntu garrantzitsuenak izango zirenak, espiritualtasun berri bat, aldi berean pertsonala eta elkartekoa”.


Espiritualtasun korronte berri bat

Batasunaren espiritualtasuna ez da Fokolareen Mugimendua garatu arazi duen linfa eta bere obra ugariak loratzen diren humusa soilik, baizik eta, toki guztietan zabaltzen doan heinean ikusten den bezala, gizaterian azaltzen den batasunaren, bakearen eta berriztatzeko egarriaren erantzuna.

Hasieratik esperientzi hori bizi izan duenak hobeki adierazi dezake korronte espiritual honen berritasuna.

Horregatik Chiara Lubich-en testigantza eta espiritualtasunaren indar-ideiei buruzko aukeratutako orrialde batzuk proposatzen ditugu.


Gaur egungo garaiaren lilura

Jainko Maitasunaren aurkikuntza

Jainkoarin emandako Baietza

Ebanjelioa

Elkarrenganako maitasuna

Maitasunaren gailurra

 
 
 
powered by iwith.org