|
| Fokolareak |
Chiara Lubich |
Chiara Lubich
fundatzailea eta presidentea
“Jainkoa Maitasuna da;
Maitasunean dagoena Jainkoagan
bizi da eta Jainkoa beregan”.
Joanen lehenengo gutuneko hitz horiek
kristau fedearen bihotza
argitasun bereziaz adierazten dute:
“Jainkoaren maitasunean sinistu dugu”.
Kristauak horrela, bere bizitzako
aukerarik oinarrizkoena adiera dezake.
Kristau izaten hastean
ez dago erabaki etiko bat
edo ideia handi bat,
bizitzari etorkizun berri bat,
eta norabide erabakigarri bat ematen dion
gertaera batekin eta
Pertsona batekin topaketa baizik”.
Benedikto XVI
Izpi sortzailea: Jainko Maitasuna
Jainko Maitasuna berraurkitzeak, hain zuzen ere, etorkizun berri bat ireki zien eta norabide erabakigarri bat adierazi zien, ez Chiara Lubich-i bakarrik baita milioika pertsonei ere.
Bigarren Mundu Gerra garaian Trento-n, guztia suntsitzen zuen bonbardapean, gorroto eta indarkeriako giro horretan, Chiarak 20 bat urte zituenean, Jainkoa Maitasuna zela eta suntsitzen ez zen Bakarra zela esperientzia egin zuen. Berak adierazten duen bezala aurkipen “dirdiratsua” izan zen, “Trento suntsitzen zuten bonbak baino indartsuagoa”, eta berehala batera jarri zuen bere lehenengo lagunekin esperientzia hori. Beraien bizitza erabat aldatu zen. Hilobian, hil izan balira, “guk maitasunean sinistu dugu” jarri nahi izango zuketen.
Aurkipen horrek ulertarazi zien beraien bizitzako helburu izango zena: “denak bat izan daitezela”, Jesusen testamentua betetzen laguntzea. Jainkoaren helburua den gizadiaren batasuna, hain zuzen ere.
Bizi egindako Ebanjelioa bizitzaren alor guztietan
Momentu horretan, Chiarak, munduaren muga guztietaraino iritsiko zen eta gizartea berritu eta argituko zuen zerbait jaiotzear zegoela bihozkada izan zuen.
Izan ere, Chiara-rentzat, Ebanjelioaren aurkipen hori ez zen zerbait espirituala bakarrik; ziurtasun osoa baitzeukan bizi egindako Ebanjelioa iraultzarik indartsuena zela. Proba egiteko lehenengo tokia, 40. hamarkadan Trento-ko auzo txiroenetan aurkitu zuten; beraien ondasun txikiak behartsuenekin partekatzen zituzten. Ebanjelioko hitzak egiaztatzen dituzte: “Eman eta emango zaizue”, “eskatu eta emango zaizue”. Gerraren erdi-erdian zirela, elikagaiak, jantziak eta botikak espero ez zuten ugaritasunez heltzen zitzaizkien zituzten behar handientzat.
Batasunaren giltza
Gizon-emakumeen trauma eta zatiketa guztietan, kontaezinak diren aurpegi mingarrietan, Chiarak Kristoren aurpegia ikusten du, bere Aitak abandonatu duelako oihukatzen duen Jainko-Gizonaren aurpegia. Berarengan aurkitzen du Jainkoarekin eta gizon-emakumeen artean batasuna berreraikitzeko giltza.
Aurpegi mingarri horietan Chiarak Jainkoaren nahia ikusi zuen, eta Jainkoaren nahi horrek Fokolareen Mugimendua sortaraztera bultzatuko zuen. Mugimenduaren konposaketak senidetasunean bizi den mundu batuaren “herri” eta “laborategi” baten forma hartuko du.
Chiarak behin eta berriz dio: “obra hau ez da giza adimenak sortua goitik datorrena baizik. Normalki egoera ezberdinak adierazten dute Jainkoak nahi duena eta gu Bere nahia betetzen saiatzen gara egunez egun”.
Mugimenduaren lehenengo konpromisoa pertsona, maila sozial eta herrien arteko batasuna da, eta Chiarak berak sustatzen du hori bere idatzi, elkarrizketa, topaketa eta bidaien bidez, eta beti Karismaren jatorrizko erradikaltasuna eta inspirazioa kontuan izanik.
Karisma berriak ireki dituen bide berriak
Mugimenduaren garapenaren etapa nagusienak jarraituz, argi ikusten da karisma honek hasieran asmaezinak ziren bide berriak ireki dituela gizadian sortzen ari diren urgentzien irtenbide bat bezala.
• Espiritualtasun berri bat Elizan – Jainko Maitasunari emandako erantzun erradikal horrek, Ebanjelioa bizitzen ikasiz, espiritualtasun korronte berri bat sortarazi du: gizon-emakumeen ADNan idatzita dauden maitasunean eta batasunean hain zentratuta dagoen eta egunez egun unibertsalagoa azaldu den, batasunaren espiritualtasuna.
Elizan jaio den espiritualtasun berri honetan, gero eta gehiago dira espiritualtasun honetan bizipoza aurkitzen duten maila sozial, urte, arraza eta kultura ezberdinetako gizon-emakumeak. Urte batzuen ondoren katolikoei elkartu zaizkie beste Elizetako kristauak, judutarrak, eta beste erlijioetako jarraitzaileak eta baita sinismenik gabeko pertsonak ere. Toki guztietako pertsonak, 182 herrialdetan.
• Batasunerako lantresna gisa, Chiarak berariazko mugimenduak sortarazi ditu: belaunaldi berrientzat, familientzat, gizarte eta eliz mailan lan egiteko… Batasunerako bide pribilegiatua denez, elkarrizketa emankorrak ireki ditu; bere barne-bulkadagatik pixkana-pixkana, gizarte berri baten ereduak jaiotzen ari dira: herrixkak bost kontinenteetan. Batasunaren kultura zabaltzeko komunikabideak ugaldu egin dira: argitaletxeak, aldizkariak, ikus-entzunezko zentroak, Interneteko guneak.
• Chiarak aukera berriak ireki ditu 1990etik aurrera gizartearen eremu ezberdinetan. 1991ean Brasilen, bertako desberdintasun sozialak ikusi eta gero, Elkartasunezko Ekonomia proiektua sortarazi zuen; 1991an politikarena. Batasunaren aldeko Mugimendu Politikoak jatorri ezberdinezko politikoei politika mailako senidetasuna proposatzen die guztien onerako.
Baiezko batek hasiera berri bat markatzen du
1943ko abenduaren 7ak markatzen du Mugimenduaren hasiera: Chiarak, Trento-ko Kaputxinoen elizatxoan, Jainkoari betirako bere baiezkoa ematen dion eguna. Bakarrik dago. 23 urte ditu eta oraindik ez dago jaiotzear zegoenaren seinalerik.
Egia-bilaketa, Jainko- bilaketa –Erabateko aukera horrek Egia-bilaketa sutsu eta Jainko-ezaguera sakonaren bideko lehenengo urratsa markatu zuen. Erantzuna aurkitu nahian, lehen hezkuntzako andereño bezala graduatu eta gero, Venezia-ko Unibertsitateko Filosofia Fakultatean izena eman zuen. Baina gerra zela eta jaiotzen ari zen Mugimenduaren garapena eutsi behar zela eta, bertan bera utzi zituen ikasketak. “Ni naiz bidea, egia eta bizia” esan zuen Jesusengan erantzuna aurkituko zuela senak esaten zion. Eta ordutik Bera izan da bere Irakaslea.
Bere bataioko izena Silvia da. Asis-ko Klararen erradikaltasun ebanjelikoak liluratuta Chiara (Klara) izena hartu zuen. 1939an, Loreto-n (Italia) “Acción Católica”ko gazteentzako ikastaro batean parte hartu zuen. Tradizioak dioenez Loreto-ko santutegiak Nazareth-eko Familia Sakratuaren etxetxoa zaintzen du, eta han susmatu zuen zein izango zen bere bokazioa: Nazareth-eko familiaren erreprodukzio bat, Elizan bokazio berri bat izango zena eta askok jarraituko zutena.
Eliza Katolikoan
Lehenengo audientzia Aita Santuarekin –1964an Chiarak lehenengo aldiz audientzian izan zen garai hartako Aita Santua, Paulo VI.arekin, eta honek Mugimendua “Jainkoaren Obra” bat zela aitortu zuen.
Orduz geroztik -Paulo VI.arekin lehenengo eta Joan Paulo II.arekin ondoren- ugaldu egin dira audientzia pribatuak eta publikoak eta izan dituzten hitzaldiak nazioarteko ekitaldiak direla medio.
1984an Joan Paulo II.ak Rocca di Papa-ko Nazioarteko Zentroa bisitatu zuen. Mugimendua Kontzilioko Elizarekin ados zegoela ikusi zuen, eta bere karisman Elizaren historian zehar Espirituaren dohainek bereizten duten “maitasunaren erradikaltasuna”ren adierazpena igarri zuen.
1998ko Mendekosteaz geroztik Mugimendu eta Elkarte Berrien arteko bide berri baten hasiera - ‘98ko Mendekostearen bezperan, San Pedro Plazan, Mugimendu eta Elkarte Berrien arteko lehenengo topaketa handian, Joan Paulo II.ak, gaur egungo kristautasunetik aldentze prozesuaren aurrean Espirituaren erantzun eraginkorra ikusi zuen elizako errealitate berri hauetan eta “konpromiso eta elkarteko fruitu helduak” eskatu zizkien. Beste hiru fundatzaileekin batean Chiara Lubich-ek hitz egiten zuenean elkartasun hori burutzen laguntzeko “gure indar guztiaz” lan egiteko konpromisoa ziurtatu zion. Ordutik aurrera senidetasun eta elkartasun bide berri bat hasi zuen Mugimendu eta Elkarte Berri askoren artean.
Sinodo eta Gotzainen Batzarren Biltzarretan – Vatikanoan Gotzainen Sinodo batzuetan parte hartu zuen: VatikanokoII. Kontzilioaren XX urteurrenean (1985); laikoen bokazioa eta misioari buruzkoa (1987), eta Europari buruzkoa (1990 eta 1999). Laikoentzako Pontifize-Kontseiluaren Kontsultaria izendatu zuten Chiara (1985). 1997an, Filipinetan, Manilako Gotzainen Batzarraren Biltzar Orokorrak Mugimendua aurkeztera gonbidatu zuen. Hurrengo urtetan Taiwan, Suitza, Argentina, Brasil, Kroazia, Polonia, India, Txekia, Eslovakia eta Austriako Gotzainen Batzarrek gonbidatu zuten.
Ekumenismoa
Mugimenduaren alderdi ekumenikoa 1961ean hasi zen. Joan XXIII., Aita Santuak 1959an aldarrikatutako Kontzilioaren lehenengotako helburu kristauen batasuna jarri zuen garaian, Chiarak Mugimenduan bizi eginiko Ebanjelio-esperientzia kontatu zuen ebanjeliko-luterano talde baten aurrean Alemanian, Darmstadt-en. Batasunaren Espiritualtasunaren zabalkundearen hasiera izan zen hori Eliza ezberdinetan.
Urte gutxi batzuk beranduago harreman pertsonalak hasi zituen:
• Ortodoxoekin, Atenagoras I, Konstantinoplako Patriarka Ekumenikoarekin, eta gero bere ondorengoekin;
• Anglikanoen Elkartearekin, Canterburyko Apezpiku anglikano, Ramsey-rekin hasi, eta gaurko Rowan Williams arte;
• Ebanjelikoekin, munduko luteranoen federazioko presidentea zen Christian Krause-kin aurrena, eta ondoren Ginebrako Elizen Kontseilu Ekumenikoko Idazkari Orokorrak izan direnekin.
Guztiek bere Elizetan Batasunaren Espiritualitatea zabaltzeari babesa eman diote.
Erlijio arteko elkarrizketa
Gaur egungo kultura eta erlijio anitzeko gizarte erronkaren aurrean, ’70. hamarkadatik aurrera erlijio ezberdinetako jarraitzaileekin sortu den elkarrizketaren fruituak agerikoak izan dira.
Chiarak eta Mugimenduak sortu dituzten harremanak ez dira izan erlijio ezberdineko pertsona ospetsuekin edo jarraitzaileekin bakarrik, Mugimendu osoekin baizik.
• Budistak.- Chiara Lubich-ek, lehenengo aldiz emakume kristaua batek, bere esperientzi espirituala azaldu zuen Tokioko tenplu batean, 1981ean, 10.000 budisten aurrean, eta Tailandian, 1997an, monje eta lekaime budisten aurrean.
• Musulmanak.- Hilabete batzuk beranduago, New York-en Harlemgo “Malcolm X” Meskita historikoan, 3.000 musulman afroamerikarren aurrean hitz egin zuen.
• Judutarrak.- Urte berean, Buenos Aires-en, judutarren erakundeek gonbidatu zuten.
• Hinduak.- 2001ean Indiara joan zen: bide berri bat ireki zuen Mugimendua eta hinduen artean.
1994an Chiara Bakearen aldeko Erlijioen Munduko Batzarreko ohorezko presidente izendatu zuten.
Gizarte eremuan
Hasieratik Trenton hasitako ebanjelioko iraultza baketsuak sinismenik gabeko pertsonengan jakin-mina sortarazi zuen. Horrela laikoekin giza balore handiei buruz elkarrizketa bat hasi zen: pertsona, talde eta herrien arteko solidaritatea, senidetasuna, justizia, bakea eta batasunari buruz.
• 1997ko maiatzean Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Kristalezko Jauregian egin zen herrien batasunari buruzko sinposioan Chiara hitz egitera gonbidatu zuten.
• 1998ko martxoan, Suitza-ko Konstituzioaren 150. urtemugaren ospakizunean hitz egin zuen Bernan (1998ko martxoan).
• 1998ko irailean, Estrasburgon, Europako Parlamentuko diputatu talde bati Mugimenduaren gizarte eta politika mailako konpromisoa aurkeztu zien.
• Berriro Estrasburgon, Europako Kontseiluaren 50. urtemugako “Merkatua, demokrazia, hiritartasuna eta solidaritatezko gizartea”ri buruzko Konferentzian Elkartasunezko Ekonomiaren esperientzia aurkeztu zuen (1999ko ekaina).
• “1000 hiri Europarako” Innsbruck-en egindako kongresuan politikan beharrezkoa den “senidetasunaren espirituaz” hitz egin zuen hainbat alkate, europar politiko adierazgarri eta Austriako agintari gorenen aurrean “Europako eta munduko batasuna eraikitzeko giltza” dela adieraziz (2001eko azaroa).
• Chiara Lubich-ek hitzemandako herri, erlijio eta kulturen arteko batasun, bake eta elkarrizketa obra hori publikoki goraipatu dute nazioarteko erakunde kultural eta erlijiosoek: erlijio-aurrerapenaren aldeko “Templeton” Sariak (1977), Bakearen aldeko Hezkuntzarako ‘96ko Unesco Sariak, Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen aldekoak (1998), hainbat herrialdeko Unibertsitateek emandako honoris causa doktoregoak eta ohorezko hiritartasunak. Eta erlijio handietako eta Eliz ezberdinetako buruek ere eman dizkieten goraipamenak.
|
| |
|