|
| Familiak |
|
Erakarri eta emaitzak ematen dituen ereduak dira.
Banantzeko zorian dauden bikoteek
beste elkarrizketa bat izateko eta hautsi dena
berreraikitzeko adorea aurkitzen dute berriro.
Balore handiak ahaztu eta
ezer egin gabe “gizarteko oinarrizko zelula”
nola desegiten den ikusten den mundu honetan,
oinarrizko baloreak eraginda, eta
dimentsio sozial, erlijioso eta zibilean konprometituak
eta irekiak diren famili solidarioen testigantzak
gizarte honetako legamia dira.
“Familia Berriak” Mugimendua
Bere berrogei urte hauetan – 1967an jaio zen – “Familia Berriak” mugimenduak familia izateko modu berri bat eta familiar kultura berritzaile bat martxan jartzen saiatu da (hezkuntza, formazioa, sozializazioa eta solidaritatea diren lau linea nagusien bitartez).
Eta sortu zen bere kideek batasunaren espiritualtasuna erradikaltasunez bizitzeko zuten konpromisoagatik. “Bokazio” bat da eta, familian, heziketa ere bada. Egunez egun gurasoek, beraien artean, eraikitzen duten elkartasun sakoneko erlazioa seme-alabentzat erreferentzi bihurtzen da. Giro honetan belaunaldien arteko diferentzia ez da aurkarien arteko liskarra bihurtzen, hartu-eman positiboa baizik.
Chiara Lubich-en ustetan “Familia Berriak”-en fundatzailekidea den Igino Giordani-k esaten zuen: “familia ez da bere baitan ixten, baizik eta, zelularen antzera, zenbat eta senide gehiagoren bizikide izan orduan eta gehiago zabaltzen da. Ebanjelioa bizi duten familiagandik, iturri santu natural bezala, sortuko da gizarte berria”.
Heziketa
Loreto eskola - deitzen zaio Familia Berriak, urtero, 1982az geroztik, familientzat egiten duen nazioarteko eskolari, eta gaur arte 1200 bikote formatu ditu. Berriagoak dira Europar Batasunak onartutako familiar bitartekarien ikastaroak. Bere egoitza Italiako Florentzia-tik gertu dagoen Loppiano-ko herrixkan aurkitzen da. Horrelako eskolak beste herrialdeetan ere sortu dira.
Gaikako nazioarteko kongresuak – Gaikako formakuntza horretan ezaugarri nabarmenenak familien eta mundu-mailako adituen arteko harremanak dira.
Family-point – Familientzat gaur egun gori-gori dauden familiar arazoei buruzko formazioa ere Loppiano-ko herrixkan ematen da.
Nazioarteko solidaritatea
Urrundiko solidaritatea - Familia Berriak 100 bat garapen proiektu aurrera daramatza munduko hegoaldean 45 herrialdetan, 15.200 adin txikikoen alde. Ekintza hauek, gurasoentzat alfabetatze eta lanerako prestakuntza-ikastaroak barne, nazioarteko adopzioekin egiten den bezala, Familia Berriak finantzatzen ditu urrundiko solidaritatearen bidez.
"Familia Berriak" mugimendua ia Espainiako hiri guztietan dago nazioarteko eta tokian tokiko ekimenak bereak eginez. Honen adibide da 1994tik Sevillako Familia Orientabide Zentroak egiten duen lana. Honek adopzio aldeko jardunaldiak bideratu, sostengatu eta burutzen ditu eta bere laguntza eskaintzen die eskuzabaltasunez adoptatzeko erabakia hartu duten eta prozesuko zenbait alditan galdurik aurkitzen diren gurasoei. Esperientzi honek erakunde ofizialekin, elkarteekin eta komunikabideekin elkarrizketa eta kolaborazio bideak ireki ditu.
Informazio gehiago: www.familiasnuevas.org
|
| |
|