Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Espainian Laburki
1958an frantziar aita Crossasok Fiera de Primiero-ko (Italia) Mariapoli-an parte hartu zuen, eta Frantziara itzultzean Fokolareak ezagutzeko interesaturik egongo liratekeen  pertsonen helbideak eman zizkien  fokolartarrei. Horrela, Piero Pasolini izan zen iberiar penintsulara heldu zen lehenengo fokolartarra. Lehenengo aldiz Paristik Bartzelonara etorri zen 1959ko urtarrilean. Han ezagutu zituen pertsonen artean, Espainiako lehen fokolartarra izan zen Pep Pereña eta Oliveras kalonjea zeuden. Azken hau hain hunkiturik geratu zen Pierok aurkezten zion ebanjelio-esperientziarekin, non urte hartan bertan Fiera di Primiero-ko Mariapolian parte hartzea erabaki zuela. Eta Mariapoli hartan, berak zuzenki, Chiara Lubich-i Bartzelonan fokolar bat irekitzea eskatu zion. Eskabide bera egin zion Bartzelonara itzultzean Modrego artzapezpikuari.

Berehala Iberiar Penintsulako lehenengo fokolarea irekitzeko prestaketak egiten hasi ziren Bartzelonan, eta 1959ko urte bukaeran ireki zen Nuntziatina Cilento etorri zenean. Hurrengo urtean, 1960an, Bartzelona bertan, beste etxe bat ireki zen.

1965ko maiatzean Chiara Lubich lehenengo aldiz etorri zen Espainiara.  2 egun bakarrik izan zen bertan, baina bere egonaldiak bide berriak ireki zituen bertan Mugimendua garatzeko. Aurkitutako errealitate  espiritual sakona adierazi nahiez, bisitaldiaren bukaeran esan zuen: ”Behin edo behin espiritualki deskantsatu nahi badut, Espainiara etorriko naiz”.

Denboraren eta  Mugimenduaren garapenaren poderioz,  beste etxe batzuk irekitzen joan dira Madrilen (1965 eta 1967), Sevillan (1975) Bilbon (1979 eta 1980); Vigon (1990), Valentzian (1996), Granadan (1998 eta 2005), Donostian (2003).

Etxe hauez gain, Mugimenduak garapen handia lortu du milaka pertsona inplikatuz: familiak, apaizak, lekaime eta erlijiosoak, gazteak, neska-mutilak, etab. Ebanjelio-bizitza hau errealitate sozial eta kultural ugarietan gauzatu da beharrezko oinarrizko estrukturak sortu araziz. Horrela, 1989an inauguratu zen Castell d´Aro-n (Girona) “Mariapolis Loreto” Zentroa, izen bereko herrixkan, eta “Mariapolis Luminosa” Zentroa, berriz, Chiara Lubich-ek berberak inauguratu zuen 2002ko abenduan Espainiara etorri zenean. Fokolareen batasunezko espiritualitatea bizi nahi dutenak zentro horietan prestatzen dira, betiere Elizako eta formazioko beste errealitateetan parte hartuz.

Mariapolis Zentroari “Luminosa” izena jarri zitzaion Margarita Bavosiren oroimenean. Fokolar argentinar hau 1970tik 1983ra Espainiako Fokolareen Mugimenduko arduradun-kide izan zen. 1985eko martxoaren 7an hil zen bere santutasunaren arrasto sakona utziz. 2005eko urtarrilean kanonizazio prozesuari hasiera eman zitzaion.

Fokolareen fundatzailearen azken bidaiaren ondoren bigarren Mariapolis iraunkorra sortu zen Espainian, Madrildik gertu dagoen Las Matas herrian. “Kanpoko Gaztelua” deitzen zaio. Izen honek bertan eman nahi den testigantza adierazi nahi du: Jesusen presentziak sortzen duen bizia berria (dela), maite diren pertsonen artean eta senidetasuna bizi dutenen artean sortzen dena; eta aldi berean agerian jarri nahi du Jainkoaren obra bat, ebanjelioko baloreez berritutako gizartea nolakoa den erakusten duena.

2011ko urtarrilean Fokolareen Presidenteak, Maria Emmaus Vocek,
bidaia intentsiboa egin zuen Espainiako hiri batzuk bisitatuz. Alde egin baino lehen, kontsigna hau utzi zuen: “Espainia osatzen duten erkidego eta herri bakoitzak badute elkarri zerbait emateko”. Eta erantsi zuen:“ Jainkoaren herriak, Espainian dagoen “Chiararen herriak” Espainia guztiari hau bizitzeko eta honen fede emateko aukera eta zortea du”.

Bidaia honetan une berezia izan zen gazteekin izan zuen hitzordua, “Gure munduko protagonistak. Positive Revolution” deituriko bileraren barruan.

60ko hamarkadako lehenengo urtetan
“Ciudad Nueva” aldizkaria argitaratzen  hasi zen fokolareen espiritua eta bizitza batera jarri nahi zutenak harremanetan jartzeko, hezteko eta informatzeko. Gaur egun bi hizkuntzatan argitaratzen da. Bata, hilabetekaria, gazteleraz, eta bestea, bihilabetekaria, katalanez, “Ciutat Nova”.

“Ciudad Nueva” argitaletxearen  proiektu kulturala eta helburua da gizakia bere alor ezberdinetan hazi arazten duen guztia agerian jartzea, duintasuna eta balioa emanez. Konpromiso hori hasieratik jarraitzen du argitaletxeak, 1964an Chiara Lubich-en lehenengo liburua “Meditaciones” gazteleraz argitaratu zuenetik, hain zuzen ere.
 
 
 
powered by iwith.org