Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Fokolareak Espainian Mariapoli iraunkorrak
Elkarbizitzarako eredu berriak

Norberaren ideiak egokitzen dituen hiria eraiki:
hori da pentsalari askoren
eta akziozko gizakien ametsa,
filosofia handi baten edo
oso espiritualtasun aberatsaren
gordetzaile diren gizakiena.
Hori da Chiara Lubich-en ametsa ere, eta
denbora pasa ahala egia bihurtzen ari da.

Gaur egun 35 herrixka edo Mariapoli iraunkorrak daude bost kontinenteetan zabaldurik, bakoitza bere garapen mailarekin. Txikiak, baina egiazko hiri modernoak dira, bere etxe, denda, elkartzeko lekuak eta arte lekuekin, bertan bizi direnei sostengua emateko mota guztietako lantegi eta enpresa txikiekin eta bere eliza eta bere espiritualtasun eta bizitza eskolekin. Proposatzen duten bizitza ereduagatik herrixka hauek hiri handietako elkarbizitzarako argi berria izan daitezke.

Izan ere gizarte berri baten zirriborro dira; bere legea elkar maitasuna da, Ebanjelioko legea, eta ondorioz bete-betean partekatzen dituzte bere ondasun kulturalak, espiritualak eta material guztiak. Komunikatzen den bizitza horri esker, herrixka hauek etengabe hedatu eta hedatzen dira: milaka bisitari izaten dituzte urtero.

Industria-eremuak edo enpresa-parkeak

Herrixka hauetako batzuetan, Brasil, Argentina, Belgika edo Portugalen adibidez, industria-eremuak edo enpresa-parke txikiak sortu dira edo jaiotzen ari dira; hauek Elkartasunezko Ekonomiaren egitasmoan inspiraturik dauden enpresak lagundu eta elkartzen dituzte.

Herrixka bakoitzak bere berezitasuna du

Nazioartekotasuna da Loppianoko (Incisa Valdarno-Florencia) berezitasuna. 1964ean sortu zen eta herrixketan lehenengoa da. 70 herrialdeetako bere 800 biztanleekin mundu batuaren zirriborroa da eta bertan, jadanik, munduko arraza eta herri ezberdinak baturik ikus daitezke. Nazioartekotasuna da ere Montet (Suiza) herrixkako berezitasuna.

Katolikoen eta ebanjelikoen arteko harreman ekumenikoaren lekuko da Ottmaring (Alemania); katolikoen eta anglikanoen artekoa da Welwyn Garden City (Britainia Handia), edo erlijio-arteko elkarrizketaren arteko lekukoa Tagaytay (Manila).

Gizarteko arazoei erantzuna eskaintzen diete Brasilgo hiru herrixkek (San Paulo, Recife eta Belem); Argentinako O’Higgins herrixkan (Buenos Aires), berriz, gazteek protagonismoa hartzen dute. Etnia anitzek osatzen duten gizarte bateko bizikidetasuna erakusten dute Estatu Batuetan, New York-en inguruan, eta Kroazian, Krizevci-n, daudenak.

Afrikako gizartean Ebanjelioaren inkulturatzea berezkoa dute Fontem-eko, Kamerungo oihanaren bihotzean, edo Kenia eta Boli Kosta-ko herrixkek.

Ekologiaren eta gizakia eta naturaren arteko harremana da ezaugarri nagusia Rotselaar herrixkan, Belgikan. Europako beste estatuetan ere badira beste herrixka batzuk: Polonia, Frantzia, Irlanda eta Portugalen, adibidez. Hegoamerikan,berriz, Mexiko, Venezuela eta Txilen; eta Australian Melbourneren inguruan beste herrixka bat sortu da.

Espainian ere sortu dira bi herrixka, oraindik hasiberriak badira ere: “Loreto” Mariapolia, Castell d’Aro-n (Girona) eta “Castillo Exterior” Mariapolia, Las Matas-en (Madrid). Azken hau 2002ko abenduan Chiara Lubich-ek Espainia bisitatu zuenez geroztik sortu da, bere helburua hauxe izanik: Espainiako herri, kultura eta identitate aniztasunez aberastutako eta eraikitako batasunaren esperientziaren lekuko izatea, alegia.

 
 
 
powered by iwith.org