|
| Fokolareak Espainian |
Argitaletxea eta aldizkariak |

“CIUDAD NUEVA”K Fokolareek proposatutako balioak zabaltzen eta ezartzen konprometiturik dagoen argitaletxea izanik senidetasun unibertsala lortu nahi du, eta hori gizadia mundu bateratura eramango duen guztiari arreta berezia prestatuz eta batasunaren espiritualtasuna eta bere proiektu kulturalak zabalduz.
Proiektuak bere sustraiak sakontzen ditu lehenengo mendetako kristautasunaren testuetan azaltzen diren jakinduriazko ondare handian. Horregatik “Elizako Gurasoei” buruzko bildumen berraurkitze eta argitaratzea argitaletxearen katalogoaren ezaugarri berezia bihurtu da. Horiekin batera Fokolareen berezkoa den batasunaren edo elkartasunaren espiritualtasunaren berritasuna nabarmentzen duten beste agerkariek.
Hasiera batean “Ciudad Nuevak” bere argitaratze-programa eremu erlijioso, teologiko eta espiritualean sendotu zuen. Gero, urteen poderioz, gaur egungo erronkak kontutan hartzen duen argitaratze-proiektua osatu du: kontzilio-garaiko fruitu diren gai teologikotatik hasi eta kulturaren hainbat alorretaraino: familia eta hezkuntza, fede eta kultura arteko elkarrizketa, pertsona eta gizartea, etab.
Argitaletxe espainiarra Madrilen 1964n jaio zen Chiara Lubich-en lehenengo liburua “Meditaciones” argitaratzearekin batera.
1956an Italiako aldizkaria “Città Nuova” sortu zen. Orduz geroztik ugaldu egin dira bere argitalpenak, gaur egun 22 hizkuntzetan 39 direlarik, tokian tokiko bakoitzak bere ezaugarriak hartuz. Gaztelaniako “Ciudad Nueva”, hilabetekaria, 1958an jaio zen eta orduz geroztik 400 zenbaki baino gehiago argitaratu ditu. Katalanez, “Ciutat Nova” bi hilabetez behin argitaratzen da.
“Ciudad Nueva” aldizkariek gaurkotasun-gaiak, usadioak, politika, gizartea, eliza, bizi-aitormenak, kultura, artea, ikuskizunak, ingurugiroa... proposatzen dituzte, betiere ekintzak, gizon-emakumeak eta gertaerak batasunaren eta senidetasun unibertsalaren ikuspuntutik begiraturik.
Aldizkariak garaien zantzuekiko sentikortasun berezia duenez, arreta berezia eskeintzen dio Eliza katoliko barruko elkarrizketa eta elkartasunari, ekumenismoari, erlijio arteko elkarrizketari, erlijiosoak ez diren uste sendoko pertsonekin egiten den elkarrizketari eta gaur egungo kulturarekiko elkarrizketari.

|
| |
|