Elkarrizketarako bidea agertzen zaigu biderik egokiena
“Denak bat izan daitezala” Jesusen testamentua
aurrera eramateko.
Senidetasunean bizitutako
gizadiaren batasun proiektu hura bera da ere
Fokolareen Mugimendua sortu izanaren arrazoia.
Elkarrizketak:
Batasunerako bideak
Egoera desberdinengatik eta Mugimenduaren berezko zabalkundea zela eta, aurrena Italian zehar, gero Europan eta berehala bost kontinentetan, elkarrizketarako bideak eraikitzen joan dira bai pertsonalki eta baita pertsona ospetsuekin, mugimenduekin eta erakundeekin ere. Elkarrizketak bai baina norbere identitateari leialak izanik, norbere fede testigantza emanez, eta besteen fede eta uste sendoak errespetatuz eta horrela edozein motako sinkretismoa baztertuz.
• Eliza barruan: eliza-mugimenduekin, elkarte berri eta laikoekin, antzinako eta karisma berriko erlijioso-kongregazioekin, elkartasunean sakontzeko.
• Eliza kristauen artean: senide arteko elkartasun eta elkarren arteko testigantzazko harremanak sortzearren, horiek aurreiritziak erorarazten baitute eta, legamiaren antzera, bizitzaren eta herriaren elkarrizketa sortarazten kristauen arteko ageriko batasun bidea bizkortzeko.
• Hebrearrekin: mendetako zauriak sendatzeko eta ondare eta sustrai komunak berraurkitzeko.
• Erlijio ezberdineko fededunen artean: espirituaren baloreetan oinarritutako senide arteko mundu berria eraikitzeko.
• Fededun ez diren pertsonekin: solidaritatea, bakea, justizia etab. bezalako balore unibertsalak partekatuz elkarrekin lan egiteko, eta bakoitzak bere nortasunaren erakarpena eginez senidetasuna eta mundu batua eraikitzeko.