|
| Jarduketa-eremua |
Politika |
 F okolareen Mugimenduak sustatutako “Batasunaren aldeko Mugimendu politikoa”k (BaMP) ekintza publikoa aztertzean aldaketa bat egitea proposatzen du.Honetan senidetasuna izan beharko luke azken aldi berean helburua eta lan-metodoa. Bere helburua da mundu-sare bat herritar guztientzat irekia eraikitzea: erakunde-maila ezberdineko politikarientzat edo era guztietako alderdi eta mugimendu politikoentzat, funtzionario publikoentzat, arazo mundial handietan eta bere hiriko funtzionamenduan interesaturik dauden gazteentzat, eta zientzia politikoetan adituentzat.
Horrela, bere ideal pertsonalei eta alderdikoei leiala izanik, “batasunaren aldeko politikariak”, “politika” besteak zerbitzatzeko era gorena bezala ulertzen du, aberria, alderdia edo erlijioa bereizi gabe. Senidetasunak, kategori politikoa bezala hartuta, batasuna sortzen du, aniztasuna errespetatuz, eta erantzuna ematen die munduko tirabira eta gatazkei, bai estatu mailan, eta baita administrazio lokal mailan. Etorkizuneko munduaren batasunean uste osoa du eta guztiekin batera lan egiten du, era koherente eta trebe baten bidez politikoki lagunduz.
2004ko azaroan Espainian sortu zenetik, politika-munduko pertsona ospetsuekin
harremana izaten jarraitu du gaur egungo egoera politiko zailari ekarpen bat eman nahian. Egoera zaila, betez ere, Espainia osatzen eta aberasten duen herrien nortasun-aniztasunak markatzen duelako. Egoera honetan, senidetasun unibertsalaren eduki politiko berezia, BaMPren ezaugarria dena, irizpide eta gida bihurtzen da maila politikoan hartu behar diren erabakietan, eta baita herri desberdineko pertsonen arteko eguneroko harremanetan.
Espainiako BaMPko zentroa bertako identitate, herri eta kulturen ordezkariek osatzen dute: benetako laborategi bat. Urte hauetan bilera desberdinak antolatu dituzte eta senidetasunean oinarritutako ekintza politikoaren esanahia eta ondorioak sakondu dituzte.
Donostian alderdi politikoetako politikari-talde batekin bilera batzuk egin dituzte. Talde horrek, lan-plan berezi batekin, senidetasunean sakondu nahi du eta “politikari haize freskoa emateko BaMP-k dakartzan baloreetan hezi”.
Bartzelonan, urtebete baino zertxobait gehiagoan, BaMP-k mahai-inguru bi antolatu ditu udal eta parlamentu esparruko Kataluniako politikariekin; beraiekin BaMP nazioarteko zentroaren presidentea, Luzia Fronza, eta zentro bereko Daniela Ropelato-k hartu zuten parte.
Madrilen, Europako Parlamentuko bulegoan, Europako Konstituzio-proiektuan sakontzeko asmoarekin alderdi politiko ezberdineko politikariekin mahai-inguru bat antolatu zen.
BaMP-ko presidentekidea den Antonio Maria Baggio-k, Madrilera etorri zenean, mintegi bat egin zuen Espainia osoko berrogei bat pertsonekin, BaMP-ko ekintzaren irakaspeneko eta espirituzko errotan sakontzeko. |
| |
|