Espainiako Fokolareen Mugimenduaren orrialde ofiziala
Imprimir Enviar a un amigo
Fecha:
.
Palabra
Testimonio

Editorial Ciudad nueva
Irten berriak















http://www.ciudadnueva.com/new/catalogo/otras04.asp?id=19711

Jarduketa-eremua Elizaren
“Elkartasuna”
da benetan berri ona,
gaur egun mehatxatzen gaituen bakardadearen kontra
Jaunak eman digun konponbidea,
Jainkoagan maitatuak eta onartuak sentiarazten gaituen dohain ederra...

Benedicto XVI

Elizan elkartasunaren aurpegiak gailendu dezan, Espiritu Santuak sortarazi dituen korronte espiritual berrien artean, batasunaren edo elkartasunaren espiritualtasuna dago, Fokolareek bere-berezkoa duten elkarteko espiritualtasuna, Jesusen “agindu berriaren” eredua duen elkar maitasunaren fruitua. Maitasun honek nork bere burua naturaltasunez oso-osorik ematera bultzatzen du – ondasun materialak eta espiritualak partekatuz – eta elkarrekikotasunaren berezitasuna duen bizimodu berria sortarazten du. Elkarrekikotasun honek Jesusek “bere izenean bilduta dauden bi edo gehiagori (Mt 18, 20) agindu zien presentzia espirituala bera sortarazten du eta Espirituaren dohainak, indarra, gogoa, argia, maitasuna... sentiarazten ditu.

Espiritualtasun honek ere eragin handia du bai bizitza kontsakratua bizitzera deituak dauden pertsonetan, eta baita Jainkoaren herriaren pastoral zerbitzuan lan egiten dutenetan, gotzain eta apaizetan, kasu.


Erlijiosoek, fraide eta lekaimeek, espiritualtasun horri esker, hobeto ulertzen dituzte beraien fundatzaileak; beraien erregelak berraurkitzen dituzte, beraien buruzagiekin batasun sakona sustatzen dute eta elkarteko bizitza berritzen dute.

Apaizek, beraien artean eta gotzainarekin batasunean bizitzean, familia espirituala osatzen dutela sentitzen dute eta fruitu ugari jasotzen dituzte beraien zerbitzuan.1966az geroztik Espainiako Mariapolietan hartzen dute parte. Asko dira gaur egun Fokolareen espiritualtasuna bere egin duten apaizak, hogei baino elizbarruti gehiagotan, bertako presbiterio eta parrokietako elkarteen mesedetan.

Biziera horrek bokazioak sortarazten ditu eta apaiztegiei irradiazio zentroak izaten laguntzen die.

Eta azkenik, gotzainak ere, katolikoak zein beste Elizetakoak, aberasten dira ebanjelioko espiritualtasun honekin.

Eliza elkartasuna.- Gotzain, apaiz, fraide eta lekaimeen pastoral zerbitzuaren bitartez Eliza-elkartasuna gailentzen duten elkarte berriak eta biziak sortzen dira, Novo Millennio Ineunte-k iradokitzen duen bezala. Eta gainera betidanik nahi izan den elkartasuna egiten da Erlijiosoen Institutuen eta elizbarrutiko apaiz eta laikoekin.

1966ean, Paulo VI.ak eskatutakoari erantzun nahian, Chiara Lubich-ek Parrokia-Mugimendua-ri hasiera eman zion eta parrokietan lan egiten duten Mugimenduko pertsonak gonbidatu zituen “elizaren zelula” hori batasunaren espirituarekin biztu zezaten: “beharrezkoa da parrokia-elkarteetan karitatea sakontzea eta hedatzea, Kristoren suaren bitartez munduko izotza urtu ahal izateko eta Elizaren egiazko testigantza -batasun ezaugarri bezala- agertzeko”. Programa hau Joan Paulo II.ak Novo Millennio Ineunte-n esan zuenarekin (“parrokia izan dadila elkartasunezko etxea eta eskola”) bat dator.

Informazio gehiago:

-    Apaizak eta apaizgaiak
    •    Apaizak

-    Bizitza kontsakratua

-    Parrokiak
    •    Parrokia
    •    Eragina parrokia-elkartean
    •    Historia pixka bat
 
 
 
powered by iwith.org