|
| Jarduketa-eremua |
Kultura |
Mendebaldea, baina ez bera bakarrik, jasaten ari den krisi kulturalari erantzun nahian bezala, eta eredu kultural berrien bila goazen garai honetako aldaketen artean, batasunaren espiritualtasunaren baitatik kultura berri bateko bidexkak irekitzen laguntzen dituzten pentsamenduaren lerro berriak sortzen ari dira.
Konplexutasun eta zatiketa: gizarte modernotik datozen mezuak agerian jartzen dute geroz eta konplexutasun handiago bat. Gaur egungo zatiketak jakituriari, ideiei eta pentsamenduari eragiten dio. Kultura-mundu ezberdinak ez dute beraien artean erlaziorik, baizik eta elkarrengandik ihesi edo bata bestearen kontra dabiltza horrela erlazio-gatazkak sortuz nazioarteko eremuan.
Proposamen bat: “Batasunaren kultura” - Nabaria egiten da “Batasunaren kultura” bultzatzeko behar larria. Bera balore positiboen eramailea da eta kultura-ondasunen helburua pertsona bihurtzen du, bere duintasun guztiarekin, erlazio gaitasunean, irekitasunean eta transzendentzian, eta munduari pertsonen eta herrien nahiekin bat datorren itxura eta dinamika berri bat emateko gai da.
Abba Eskola - Kultura honen gidak Abba Eskola jakintza-alor arteko ikastegitik sortzen ari dira. Bertan, zientzi mailan eta batasunaren karismaren metodologiaren arabera, bere jatorrizko intuizioak sakontzen dira: Chiara Lubich-ek eta jakintzagai ezberdinetan 30 adituk osatzen dute Abba Eskola: teologiako espezialitate ezberdinekoak, filosofiakoak, ekumenismokoak, politologoak, natur zientziakoak, psikologoak, etab. Chiara Lubich-ek hasiera eman zion 1990ean teologo eta gotzain zen Klaus Hemmerle eta jakintzagai erlijioso eta laikotan adituen laguntzarekin. 1998a geroztik 300 baino gehiago dira esperientzi honetan konprometitu diren esparru eta herri desberdineko irakasle eta adituak. Bere ekarpena batasunaren karismaren esperientzi espiritualean eta bakoitzaren lanbide-prestakuntzan datza.
Kultura-mundu ezberdinekin elkarrizketan – Eremu kulturalean izandako garapen berri bat da elkarrekikotasunean oinarritutako elkarrizketaren hasiera kultura-munduak duen adierazpen ezberdinekin: politika, ekonomia, artea, komunikabideak, pedagogia, psikologia, soziologia, medikuntza, zuzenbidea, arkitektura, inguramen zientziak, kirola… Nazioarteko idazkaritzek eta herrialde askotan sortzen ari diren nukleoek biltzar, mintegi, bilera, foro eta komunikabideen bidez sustatzen dute. Ezagutzaz gainera bizitza eta jakinduria ere eman nahi da.
Batasunaren paradigman inspiratutako pentsamendua – Elkarrizketa aurrean dugun erronkaren larrialdia sentitzen dugun guztiontzat irekita dago elkarrekin lantzeko alor desberdinetako balio duten pentsamendu eta doktrina, batasunaren paradigman inspiratua. Honek ez du bakartasuna esan nahi, baizik eta elkarrizketa plurala atzoko eta gaurko pentsamendu, ideia, ikuspuntu guztiekin “produktu kultural” berriztatzaile bat sortu arazteko.
Batasunaren espirituan – Abba eskolako kideen konpromisoa elkarrizketa hori erkidego zientifiko bezala egitea da, beraien arteko adiskidetasun eta elkartasun espirituan, eta ez indibidualki. Eta horrela ez “talde” bat osatu ahal izateko, “unitate” bat, “gu geu” bat baizik, nondik lan, egite eta doktrinaren muina ateratzeko dinamika bat sor dadin.
Azken urteotan unibertsitate katoliko eta laiko ugarik aitortu dute kultura-esparru ezberdinetan batasunaren espiritualtasunak duen eragina, diziplina ezberdinetan honoris kausa doktoregoa Chiara Lubich-i emanez. Kultura gida berri horien lehenengo erakusgaiak Mugimenduko “Nuova Umanita” kultura-aldizkarian argitaratzen dira. |
| |
|